- Euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko bidea abiarazi du Jaurlaritzak
egilea BatzordeaKultura Sailak argudiatu du izendapenak euskarari «prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa» emango diola. Egilea: Arantxa IraolaArgitalpen-data: 2026/09/16Iturria: https://www.berria.eus - Euskaltegien matrikulazio kanpaina
egilea BatzordeaIrailagaz batera euskaltegiek abiarazi dabe ikasturte barrirako matrikulazino kanpaina. Gaur euskera aurrez aurre, euskaltegietan, zein online ikasi daiteke. Euskaltegiak: Euskal Herri osoan mota desbardinetako euskaltegiak dauz. Euskaltegiak bi motatakoak izan daitekez: publikoak eta pribatuak. Hizkuntza-Eskola Ofizialak Hizkuntza-eskola ofizialetan bere euskera ikasi eta hobetzeko aukera dago. Ganera, Hizkuntza-eskoletako agiria lortzeko azterketa bere egin daiteke. Euskal Autonomia… - Anduezak D eredua jomugan jarri du
egilea BatzordeaPISA txostenaren datu txarren haira, Eneko Anduezak (PSE-EEko idazkari nagusia) esan dau Euskadi Irratian “ikasleek emaitza hobeak lortzen dituztela probak beren ama hizkuntzan egiten dituztenean”. Era berean, beste aditu batzuk bere (adibidez, Lucas Gortazar ikertzaileak) adierazi dabe ama hizkuntza ez dan hizkuntza batean ikasteak (kasu honetan, D eredu orokortuan gaztelania hiztunentzat) zuzenean eragin daikioela ikaslearen… - Euskara Bonua bide euskera ikastea 120 euro bailo dau
egilea BatzordeaEuskara Bonua bide euskera hasieratik B1 mailara ikasi daiteke 120 euroko ordainketa bakar bategaz. Ekimena Eusko Jaurlaritzak landutako Jauzia Gara proposamenaren parte da, euskera ikasteko erraztasunak emoteko. Honeek dira laguntza honen baldintza eta ezaugarri nagusiak: Ordainketa eta kostua Nork erabil daike? Mailak eta ezarpena *Oharra: informazinoaren iturria Adimen Artifizialak (AA) da. - Kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida
egilea BatzordeaUEMAk udalek antolatutako kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida egin dau. Gida gehien baten udalei zuzenduta dago, udalak antolatzen dauzen ekitaldi eta jardueretan erabilteko. Baina baita diruz lagundutako jardueretan eta espazio publikoetan baimendutako ekitaldietan bere. Honeek dira erespide orokorrak (gidatik zuzenean hartuta dagoz): Erespideen gida Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide diren 120 udalei helarazo deutse UEMAk, bertako…Irakurri gehiago “Kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida” »
- Egin nigaz bere euskeraz!
egilea BatzordeaBeste urte batez, UEMAk “Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiatu dau, beste herrialdeetatik etorri diren eta euskera ikasten ari diren herritarrak ikusarazteko. Aurten, ganera, Gatikako Loli Hernandez Paz (Hondurasetik etorritakoa) agertzen da kanpainan. UEMAren artikulua: UEMA – Beste herrietatik etorri eta euskara ikasten ari direnak ikusaraziko ditu aurten UEMAren ‘Egin nirekin ere euskaraz!’ kanpainak - -arazi forma
egilea BatzordeaEkintzak eragileren bat daukala adierazten dabe aditz arazleek. Aditz “erazleak” edo “arazleak” eratzeko, euskeraz arazi, erazi, erazo eta arazo aldaeretan agertzen dan berbaz baliatzen gara. Berba hori jagokon aditzaren ondo-ondoan doa perpausean, eta dalako aditzaren erroa da berez agertzen dana. Horretaz bestalde eragin bere badaukagu, euskalki guztietan egin-en bidez eratzen diren aditzen “erazle” gertatzen dana,… - Urgentziaz hartu beharreko 10 neurri aurkeztu dauz UEMAk, udalerri euskaldunen atzerakada gelditzeko
egilea BatzordeaUdalerri Euskaldunen Eguneko ekitaldian, Otxandion, UEMAk udalez gaindiko erakundeen esku dauzen neurriak aurkeztu dauz. Larritasun egoerari aurre egiteko eta arnasguneei eusteko ezinbestekoak diren 10 neurri dira, administrazino publikoek udalerri euskaldunetan epe motzean hartzeko modukoak. Honeek dira UEMAk proponidutako 10 neurriak: UEMA – Urgentziaz hartu beharreko 10 neurri aurkeztu ditu UEMAk, udalerri euskaldunen atzerakada gelditzeko - 2024. Korrikaren argazkiak Gatikatik zehar
egilea BatzordeaAEK-k 2024. KORRIKAren argazkiak argitaratu dauz. Honeek dira Gatikako ibilbideari dagokozenak: Argazki danak: https://www.flickr.com - ‘Esnatu’ dinamika aurkeztu du UEMAk, egoera iraultzeko konpromisoak hartu dituzten lehen 18 eragilerekin
egilea Batzordeahttps://www.uema.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20260424-Esnatu.aspx
